Joaldun besta urtarrilaren 5ean, Errege bezperan ospatuko da. Egunez etxez etxe ibiltzen dira joareekin ttikiak eta gauez, joare besta izaten dute nagusiek. Joaldunak, afaldu eta herrian buelta eman ez ezik, Aurtiz eta Ituren aldera ere joaten dira bixitan eta hangoak ere etortzen dira. Inauterietako martxa hartzeko aprobetxatzen dute joaldunek. Honekin bukatuko dira Eguberrietako ospakizunak. Eguberri bezperan Olentzero ibili zen herrian, gaztetxoak eta gurasoak inguruak zituela. Herriko estalpean banatu zituen opariak.
.