Guraso elkarteak egutegiak eta boletoak salgai jarri ditu. Abenduaren 21ean, Herriko Etxeko sabaian ospatu zen bestaren ondotik egin zen zozketa. 1. saria: Zari eder bat (686 zenbakia) ; 2. saria: zare bat (076); 3. saria: zare bat (293); 4. saria, zare bat (019); 5. saria, 20 euroko erosketa bonoa Ariztegi Harategian (603) ; 6. saria, 20 euroko ile mozketa bonoa Eider ileapaindegian (563). Hilabeteko epea izanen da biltzeko.
Bertzalde jadanik salgai daude 2013 egutegiak, eskolako haurren argazkiekin egindakoak.