Olentzero eta urte zaharraren ondotik errege bezperako bestan esperoan gaude. Arratsaldean gaztetxoak joareekin herriari itzulia ematen diote eta gauean, Aurtitzen eta Iturenen herri-afaria izanen da, gero musika eta goizeko lehen orduetan berriz joare soinuak adituko dira. Ohiturari eutsiz joaldunak joareak jauntzi eta inauterietan bezala, Zubieta, Aurtitz eta Iturenen itzuliak emango dituzte gaueko ordu ttikitan.