Eguberrietako ospakizunak

Mattin LARRALDE 2013ko urtarrilaren 3a

Ekintza pila bat egiten ari dira haur eta guratsoak. Mattin LARRALDE

Oraindik ere Egube­rritako ospakizunetan bete beterik gaudenez herriko haur eta gura­tsoek egunotan egin dituzten eta urte hasierarekin egitekoak dituztenak aipatuko ditugu. Abenduaren 15ean zuhaitz apainketa izan zen  eta haur bakoitzak  bere bolatxoak, panpinak, izartxoak, argiak… paratu ditu. Abenduaren 24an aterpean elkartu ziren, eta telebista bat eta zare zoragarri bat  zozketatu zituzten. Ondoren, olentzerori ongi etorria eman zitzaion eta berekin herrian itzulia egin zuten. Abenduaren 26an Zorroiloak elkartean Estitxu ipuin kontalaria aritu zen kontu kontari. Segidan taile­rrak izan zituzten eta eguna ongi akautzeko afal­tzeko pizzak. Abenduaren 27an herriko nerabe eta haur guztiak, guratsoek lagunduta, bainu etxera bainatzera eta txokolate goxoa hartzera joan ziren, Urtarrillaren 1ean, urte be­rriarekin batera, etxez e­txe urtatxak biltzen ibil­tzekoak ziren eta ortziral honetan, ilbeltzaren 4an, ekintzak borobil­tzeko haur bazkaria izango da. Beste urte batez guratso eta hau­rrek ekintza pila bat egin dituzte. Urte berri on.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun