Birziklatutako produktuekin arbola egin dute

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 3a

Doneztebarrak merkatari elkarteak eta guraso elkarteek, ikasleen laguntzarekin produktu birziklatuekin egindako arbola jarri dute ikastetxe pareko belardian. Herria animatu eta apaintzeko ideia izan da hau. Arbola eguberri guztietan ikusgai dago, inguruko arboletatik zintzilika dauden zintzilikarioekin batera. 

Argazkian, Sara Zelaieta (Mendaur Guraso Elkartea), Natalia Rekar­te (Doneztebarrak merkatari elkartea), Ines Gereka (birtziklapen tailerre­ko koordinatzailea), Cristina Etxebe­rria (Erreka Guraso Elkartea), Itzi­ar Martin (Mendaur GE) eta Amaia (tailerreko koordinatzailea) ageri dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun