MALERREKAKO ESKUZ BINAKAKO TXAPELKETA

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 3a

176 bikote hasiko dira lehian

Zazpi kategoriatan banatutako 176 bikote hasiko dira Errekak hamekagarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan, otsailaren 23an jokatuko diren finalen txartelaren bila. Hasten lehenbizikoak sub-22 kategoriakoak izanen dira, Donezteben eta Sunbillan izanen baitute lehen kanporaketako hitzordua urtarrilaren 9an, asteazken arratsaldean.
 
Urtarrilaren 13an, kategoria ttikienetakoen txanda izanen da. Benjaminak Legasako frontoian ariko dira, alebinak Iruritakoan, infantilak Lesakakoan, kadeteak Sunbillakoan eta jubenilak Doneztebekoan.
 
Txapelketan hasten azkeneko bikoteak elite mailakoak izanen dira. Lehenbiziko kanporaketa urtarrilaren 23an jokatuko dute, Doneztebe eta Sunbillako frontoietan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun