Giro ederrean joan zen Errekaren Mendiaren Eguna

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 3a

Errekako mendizaleak Bonozorrotzen. Erreka

18 mendizalek bixitatu zuten Bonozorrotz mendiko buzoia

Eguraldi ederra lagun, bikain joan zen Erre­ka Elkartearen Mendiaren Eguna. Goizean 18 mendizalek egin zuten hiru orduko ibilaldia eta tartean, elkarteak Bonozorrotz mendian paratua duen buzoia bixitatu zuten. Eguerdian, batzuk poteoa egiten zuten bitartean, ber­tze batzuk bazkari ede­rra prestatu zuten. Avelino Mitxeok ilar gorriak prestatu zituen, Iñigo eta Josuk haragia eta Marik tarta goxoak. Alex Txikonek emanaldi ederra eskaini zuen, inoiz baino beteago ageri zen zinean. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun