Kanpineko denboraldi bukaera ospatu zen abenduaren 15ean. Arratsaldeko 4etan haurrek Altxorraren bila jokua egin zuten, lau taldetan banatuta: Berdeak, gorriak, urdinak eta horiak. Talde horiak lortu zuen altxorra topatzea. Ondoren eskulanak egiten aritu ziren eta arratsaldeko 6etan txokolatada eder bat izan zuten baita txutxeriaz betetako boltsa bana opari. Arratsaldeko 5etan 22 bikotek eman zioten hasiera Mus txapelketari eta Julen eta Urko Ibarra izan ziren irabazleak. Bigarrenak Koldo eta Miguel Angel, hirugarrenak Bea eta Edurne eta laugarrenak Jesus eta Angel. Bien bitartean, beste batzuk bingoan jostatu zuten.