San Miguelek Urrizaren aurka neurtuko ditu indarrak Banakako Masterreko finalean

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 2a

Uda honetan bakarkako finalean lehiatu ziren San Miguel eta Urriza, larunbatean berriz izanen dira aurrez aurre.

Hilaren 5ean jokatuko da norgehiagoka Galarreta pilotalekuan

Abenduaren 31n jokatutako semifinalean 30-28 nagusitu zitzaion Urriza Ezkurrari eta ondorioz, berak lortu zuen finalerako azken txartela. Horrenbestez, Julen San Miguel doneztebarrak Iruñako pilotaria izanen du aurkari hilaren 5ean Galarreta pilotalekuan jokatutako den partidan.

Partidaren hasieran ez zegoen faborito nagusirik. Ezkurrak ibilbide oparoa eta garaipenez betea zuen bere alde eta Urrizak 2012 paregabea. Ezkurra izan da banakako azken bi masterretako garailea eta astelehenean, partida hasieran, bazirudien hirugarren txapela eskuratzeko lehian ere izanen zela. Lau-sei tantoko aldea atera zion markagailuan 16-20 aurretik jarri arte. Baina hortik aitzinera, Urrizak tantoz tanto aurrera egin eta 23na berdindu zuen markagailua. 24 eta 25na egin ondotik, Ezkurrak aurrea hartu eta hiru tantoko aldea atera zion, partida erabakita zegoela zirudien, baina azkenean ez zen hala izan. Urrizak markagailuari buelta eman eta  bortz tanto segidan eginda garaipena eskuratu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun