Laxoa Elkarteak 1.000 euroko zozketa antolatu zuen eta zozketa Paxaka txapelketako finala jokatu ondoren egin zen. Saritutako zenbakia 0896 izan zen eta Iruritako Jesus Mari Bidegain da zenbaki horren jabea. 1.000 euroak joan den astelehenean, abenduak 31, Tiburtzio Arraztoa Laxoa Elkarteko lehendakariak eman zizkion Iruritako plazan, argazkian agertzen den bezala.