Beti Gazteko talde nagusiak Lesakan denboraldiko lehen garaipena lortu du

TTIPI TTAPA 2013ko urtarrilaren 8a

Gure Txokoak berdindu egin zuen igoera faseko lehen partidan

Erregeetako asteburua murritza gelditu da eskualdeko kirol taldeentzat, gutti batzuk bertzerik ez baitute partidarik jokatu. Halere, aipatzekoa da Beti Gazteko talde nagusiak denboraldiko lehen garaipena lortu zuela etxean. Etxetik kanpo bazituen hiru irabaziak, baina Mastegin ez zekien irabaztea zer zen, Errege bezpera bitarte. Erregionaleko lehen mailan, Gure Txokoak igoera faseko lehen partida berdindu egin zuen etxean.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Beti Gazte 1 (Igor Gurrutxaga) – Aurrera 0

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 0 – Aretxabaleta B 0

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean

Martutene 1 - Beti Gazte 1 (Ibon Txoperena)

Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan

Beti Gazte 0 – Kostkas Miren Bihotza 7

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun