Giro ederrean joan zen Doneztebeko Errekaren Mendiaren Eguna

TTIPI TTAPA 2012ko abenduaren 26a

Errekako mendizaleak Bonozorrotzen. Erreka Elkartea

18 mendizalek bixitatu zuten Bonozorrotz mendiko buzoia abenduaren 22an

Eguraldi ederra lagun, bikain joan zen Erre­ka Elkartearen Mendiaren Eguna.

Eguraldi ederra lagun, bikain joan zen Erre­ka Elkartearen Mendiaren Eguna. Goizean 18 mendizalek egin zuten hiru orduko ibilaldia eta tartean, elkarteak Bonozorrotz mendian paratua duen buzoia bixitatu zuten. Eguerdian, batzuk poteoa egiten zuten bitartean, ber­tze batzuk bazkari ede­rra prestatu zuten. Avelino Mitxeok ilar gorriak prestatu zituen, Iñigo eta Josuk haragia eta Marik tarta goxoak. Arratsaldean, Alex Txikonek emanaldi ederra eskaini zuen, inoiz baino beteago ageri zen zinean.

Bertze aldetik, Eguberrietako saskia Arantxa Arregi Alberro doneztebarrarentzat izan da, bera baitzen 1.763 zenbakiaren jabea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun