Dantxarineko Kantu Zaharren Eguna Gabon gauean ikusgai izanen da ETB-1en

TTIPI TTAPA 2012ko abenduaren 21a

Kantu Zaharren Eguna ETBn emanen dute Gabon gauean. Juan Mari Ondikol

Abenduaren 24an, 22:00etatik aitzinera emanen dute

Joan den azaroaren 24an ospatu zen Kantu Zaharren Egun arrakastatsua Dantxarineko Lugarana jatetxean. 350 lagunek giro ederrean pasatu zuten egun osoa eta Euskal telebistako kamerak ere bertan izan ziren saioa grabatzen. Gabon gauean, abenduaren 24an eskainiko dute saioa 22:00etatik aitzinera. Beraz, mahai ingurutik mugitu gabe eta familiarekin batera izanen da Kantu Zaharren Egunaz gozatzeko modua.

Mahai Inguruko kantuak II

Mahai Inguruko kantuak II diska ere plazaratu dute, 12 abestirekin. Alberto Zunzarren, Antonio Inda, Itziar Aleman, Goreti Antzizar, Jokin Irigoien, Juan Mari Aleman, Kiko Gartxitorena, Lorea Babaze, Luis Mari Retegi, Maxux Elizegi, Patxi Mariezku­rrena eta Angel Mariezkurrena ari dira kantari. Musikariak, berriz, Aitor Ibarra Jalisko (tronpeta eta musika ekoizlea), Beatriz Agirre (akordeoia), Joxerra Mitxelena (baxua eta gitarra) eta Jon Irazoki (pianoa). Elbeteko estudioan grabatu dute, Mikel Biguria eta Candi Fernandez teknikariekin. 10 eurotan paratu dute salgai, baina diska bakoitzeko euro bat, krisiaren eraginez Bortziriak, Male­rreka eta Baztanen beharrean daudenei bideratuko zaie, gizarte zerbitzuen bitartez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun