Binakako erremonte txapelketaren finala jokatuko da abenduaren 22an Galarretan

TTIPI TTAPA 2012ko abenduaren 21a

Finaleko lau protagonistak kontent gelditu ziren hautatutako pilotekin. Maialen Andres

Koteto Ezkurra eta Patxi Olazar, Urriza eta Barrenetxea IV.aren kontra ariko dira

42. Binakako erremonte txapelketa ofizialaren finala abenduaren 22an, larunbat arratsaldeko 16:45etik aitzinera jokatuko da Hernaniko Galarretan. Bertan, Doneztebeko bikote batek, Koteto Ezkurra eta Patxi Olazar osaba-ilobek osatutakoak, txapela janzteko aukera izanen du. Urriza eta Barrenetxea IV izanen dituzte arerio.

42. Binakako erremonte txapelketa ofizialaren finala abenduaren 22an, larunbat arratsaldeko 16:45etik aitzinera jokatuko da Hernaniko Galarretan. Bertan, Doneztebeko bikote batek, Koteto Ezkurra eta Patxi Olazar osaba-ilobek osatutakoak, txapela janzteko aukera izanen du. Urriza eta Barrenetxea IV izanen dituzte arerio.

Bi bikoteek materiala aukeratu zuten abenduaren 20an eta lau erremontelariak kontent gelditu ziren. Urriza eta Barrenetxeak pilota arinagoak eta bote handikoak aukeratu zituzten, «Kotetoren jokua saihesteko» eta doneztebarrek pilota indartsuagoak eta buelo ttikikoak hartu zituzten, preziski Koteko jokuan sartu ahal izateko.

Finalak ez du faborito argirik. Urriza eta Barrenetxea urdinez ariko dira eta jokoa gibelean kargatzen saiatuko dira, nahiz eta Olazar punttu onean dagoela onartu. Endika Barrenetxea hernaniarrarentzat lehenbiziko finala izanen da eta hori aprobetxatzen saiatuko dira Ezkurra eta Olazar.

Koteto Ezkurrarentzat, aldiz, binakako bederatzigarren finala da, eta hirutan lortu du finala. 2003an bezala, orduan hasi berria zen Patxi Olazar iloba izanen du lagun gibelean. Binakako hiru txapel horietaz gain, banaka hameka baditu Ezkurrak, baina galere lehen eguneko ilusioa mantentzen du. «Irabazteak baino gehiago onenen artean egoteak motibatzen nau, txapelengatik borrokan eta horrek ilusioa egiten dizu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun