Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztan herrietako eskolak elkarretaratzeak eginez jarraitzen dute

Ttipi-Ttapa 2012ko abenduaren 19a

Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskoletako ordezkariak Zugarramurdin abenduaren 13an egin zuten elkarretaratzean.

Murrizketen aurka egiteko ortzegunean, Almandozen elkartuko dira 16:45ean

Eskola publikoaren alde eta murrizketen aurka azken elkarretaratzea pasa den ortzegunean egin zuten Zugarramurdin. Abenduaren 20an, ortzegunean bilduko dira berriz, oraingoan Almandozen arratsaldeko 16:45ean.

Eskola publikoaren alde eta murrizketen aurka elkarretaratzeak egiten jarraitzen dute ortzegunero, Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztan herrietako eskolek.  Azken elkarretaratzea pasa den ortzegunean egin zuten Zugarramurdin. Hurrengoa abenduaren 20an, ortzegunean izanen da, oraingoan Almandozen bilduko dira arratsaldeko 16:45ean guraso, ikasle eta irakasleak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun