Diario de Navarra egunkariak antolatutako Mendi Bizikleta openeko zortzi frogetan nabarmendu dira eskualdekoak. Seinek zortzi lasterketatik 4 irabazi ditu eta bertze lauetan bigarren izan da. Herrerak berriz, hiru podium lortu ditu eta erregulartasun handia erakutsi du. Bi txirrindulariek 15 urte dituzte eta kadete mailako lehenengo urtea izan dute aurtengoa.
Iturendarrak lehenengo postua lortu du Argedas, Peralta, Muniain eta Ororbian jokatutako lasterketetan eta bigarren egin du bertze lauetan (Oteiza, Acedo, Lukin eta Lizarra. Jokoan zeuden 140 puntuetatik 137 eskuratu ditu. Eneko Herrera sunbildarra berriz, lasterketa batean bigarren, 2 aldiz hirugarren, seigarren 2 aldiz eta 7. eta 4. behin gelditu da. 119 puntu lortu ditu eta azken podiumean izan da, sailkapen orokorrean hirugarren postua eskuratuta.