Produktu birziklatuekin egindako eguberrietako arbola jarri dute Donezteben

Ttipi-Ttapa 2012ko abenduaren 18a

Irudian merkatari eta guraso elkarteetako zuzendariak eta birziklapen tailerretako koordinatzaileak.

Guraso, merkatari eta ikasleek egin dute ikastetxeko belardian

Eguberrietan herria animatu eta apaintzeko, ideia berritzailea izan dute Doneztebarrak merkatari elkarteak eta guraso elkarteek. Arbola, eguberri guztietan egonen da  ikusgai ikastetxe pareko belardian. Bertzalde eguberrien harira, abenduaren 23an, Doneztebeko zenbait denda irekiko dituztela jakinarazi dute.

Eguberrietan herria animatu eta apaintzeko, ideia berritzailea izan dute Doneztebarrak merkatari elkarteak eta guraso elkarteek. Bertzela zaborretara botako zituzen produktuak hartu (plastikozko botilak) eta eguberrietarako arbola egiteko erabili dituzte. Zeregin horretan aritu dira guraso, merkatarie eta ikasleak. Ikastetxe pareko belardian jarri dute eta eguberri guztietan egonen da ikusgai. Eguberrietako arbol berezia egiteaz gain, inguruko zuhaitzak ere produktu birziklatuekin apaindu dituzte.

Bertzalde eguberrien harira, abenduaren 23an, Doneztebeko zenbait denda irekiko dituztela jakinarazi dute. Goizeko 10:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara irekita egonen dira. Gainera, eguberrien atariko eguna denez eskaintza bereziak eginen dituzte.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun