Joan den urteko neguko lanaren ondoria izan zen Transbidasoa-Inurrieta Master mailako txirrindulari taldearen sorrera. Denboraldi ona izan da, erorketarik eta lesiorik gabekoa, gainera taldeko giroa arras ona izan da eta horrek du garrantziarik handiena maila honetan. Transbidasoa eta Inurrieta bebesleek eskainitako laguntza ere eskertu dute, baita Fisioterapia Ibon Urtiaga, Beteluko Ura, SukalDeco, AA-Drink, Roberto Peluqueros eta Nabike laguntzaileek egindako aportazioa; haiei esker atera da proiektu hau aitzinera. Gainera Ttipi-ttapari ere eskertzen diote laisterketen berri ematea.
Euskal Herria, Aragoi, Gaztela, Kantabria edota Madrileko laisterketetan aritu dira, Errioxako, Bizkaiako eta Aragoiko itzulietan ere present egon dira. Garaipen bakarra lortu du taldeak, maiatzean Monzonen (Aragoi) lortutakoa, hala ere hirutan sailkatu dira bigarren eta hirugarren postuan; mailakako sailkapen ezberdinetan hogei garaipen baino gehiago lortu dituzte eta podiumera aunitzetan igo dira txirrindulariak.
Itzuli eta txapelketei dagokienez Aragoiko eta Errioxako itzulietan garaipena lortu dute senior mailan eta azkeneko horretan mendiko sailkapena ere. Bi nafarroako txapelketa (master40 eta senior), bi Euskal Herriko txapelketa (master60 eta senior) edota Espainiako txapelketan Luziano Mitxelena lesakarrak lortutako brontzezko domina goraipatzekoak dira.