Binakako erremonte txapelketaren finalerdiak larunbatean jokatuko dira Galarretan

TTIPI-TTAPA 2012ko abenduaren 13a

Barrenetxea IV, Urriza, Endika eta Etxeberria III, aukeratutako zortzi pilotekin. Maialen Andres

Abenduaren 12an egin zen material aukeraketa eta lau bikoteak kontent gelditu dira pilotekin

Abenduaren 15ean, larunbat arratsaldeko 4:00etan abiatuko den jaialdian jokatuko dira Oriamendi enpresak antolatutako binakako erremonte txapelketa ofizialaren finalerdiak. Endika eta Etxeberria III, Urriza eta Barrenetxearen kontra ariko dira, eta Koteto Ezkurra eta Patxi Olazar, Oñatz eta Julen San Migelen kontra.

Abenduaren 15ean, larunbat arratsaldeko 4:00etan abiatuko den jaialdian jokatuko dira Oriamendi enpresak antolatutako binakako erremonte txapelketa ofizialaren finalerdiak. Endika eta Etxeberria III, Urriza eta Barrenetxearen kontra ariko dira, eta Koteto Ezkurra eta Patxi Olazar, Oñatz eta Julen San Migelen kontra.

Denak kontent gelditu ziren Kike Elizalde intendenteak aurkeztu eta pilotariek aukeratutako pilotekin. Erremontelari guziak izan ziren aukeraketan, Koteto Ezkurra izan ezik. Hortaz, Patxi Olazarrek bakarrik aukeratu zituen bikotearen lau pilotak.

Endika Urrutia saldiastarra eta Joxe Etxeberria III doneztebarra izan ziren pilotak aukeratzen lehenak. Beraiek izan dira ligaxkako buru eta lau pilota arras ezberdinak hautatu zituzten, bi astunak, 132 eta 131 gramokoak eta bertze biak 125 eta 123 gramokoak. Endikak aipatu zuenez, pilota biziak Urriza jokoan ez sartzeko hartu dituzte eta bertze biak denetarik izateko, nahiz eta hemendik larunbatera, hotzaren arabera, beraien portaera aldatzen ahal den.

Beraien aurkariak izanen diren Urriza eta Barrenetxea IV.ak pilota berdintsuagoak hartu zituzten, Etxeberria III.aren jokua saihestu nahizik.

 

Ezkurra gabe

Gero, bigarren finalerdia jokatuko duten bikoteen txanda izan zen. Oñatz eta San Migelek pilota biziak bilatu zituzten, Koteto Ezkurra jokoan sartu ez dadin. Olazarrek bakarrik aukeratu zituen pilotak, baina helburua garbi zuen: «Koteto jokoan sartzea nahi dugu, gero eta hobeki ari delako eta hortarako bote ttikiko eta gutti ateratzen diren pilotak apartatu ditugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun