Presoen aldeko eguna ospatuko dute Senperen larunbatean

Ttipi-Ttapa 2012ko abenduaren 13a

Elkarteratzea, aperitifa, bazkaria, argazki erraldoia eta kontzertuak

Senpere, Sara eta Azkaineko gazteek elkarlanean elkartasun eguna deitu dute Senperen abenduaren 15erako, Naia Lacroix euskal presoaren urtebete­tzea kari. Eguerdiko 12etan elkarretaratzea eginen dute Herriko Etxe aintzinean, ondotik aperitifa eta bazkaria, argazki erraldoia atera eta musika taldeen kontzertuak izanen dira.

Senpere, Sara eta Azkaineko gazteek elkarlanean elkartasun eguna deitu dute Senperen abenduaren 15erako, Naia Lacroix euskal presoaren urtebete­tzea kari. Eguerdiko 12etan elkarretaratzea eginen dute Herriko Etxe aintzinean, ondotik aperitifa eta bazkaria izanen dira Oxtikenian. Erreserbatzeko  06 01 21 59 94 zenbakira deitu behar da. Arratsaldean bertaratutako guztiek argazki erraldoia aterako dute Lacroix-i bidaltzeko. Eguna akitzeko Lotsagabeak, Hurmurao eta Arma Tiro Punk taldeen kontzertuak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun