Emakumezkoen gomazko pala sustatzeko helburuarekin, Napar Pala txapelketa antolatu dute lehen aldiz. Nafarroako afizioari emakumezkoek pilotan hartu duten maila erakutsi nahi diote eta txapelketak etorkizunean ere jarraipena izan dezan, saiakera eginen dute.
Abenduaren 2ko eta 9ko jardunaldien ondotik, hirugarrena abenduaren 16an jokatuko da. Finalerdiak abenduaren 23an jokatuko dira eta finala berriz, abenduaren 30ean, Labrit pilotalekuan.
Txapelketa bi mailatan jokatuko da: elite eta lehenengo maila, bakoitza 6 bikotez osatua. Eskualdeko bi pilotari ari dira, Iera Agirre leitzarra lehen mailan eta Edurne Argain iruritarra lehen mailan.
BIKOTEAK
Elite mailako bikoteak hauek dira: Maider Mendizabal (Gipuzkoa) eta Rebeka Contin (Nafarroa); Severine Graciet (Iparralde) eta Ariane Arrieta (Gipuzkoa); Yanira Aristorena (Nafarroa) eta Maite Ruiz de Larramendi (Nafarroa); Beatriz Anduela (Nafarroa) eta Susana Muneta (Nafarroa); Iera Agirre (Leitza) eta Claire Bordagaray (Behe Nafarroa); Amaia Irazustabarrena (Gipuzkoa) eta Nagore Arozena (Gipuzkoa).
Lehen mailan, berriz, Judith Etxarri (Nafarroa) eta Maddi Mendizabal (Gipuzkoa); Irantzu Leunda (Nafarroa) eta Edurne Argain (Irurita); Ainhoa Garmendia (Gipuzkoa) eta Saioa Aristorena (Nafarroa);Elisabeth Pagola (Gipuzkoa) eta Ines Larrion (Nafarroa); Miren Goikoetxea (Gipuzkoa) eta Maider Senper (Gipuzkoa); Maitane Agirre (Araba) eta Maite Urtasun (Nafarroa).