Sei urteko kartzela zigorra eman dio berriki Pirineo Atlantikoetako epaitegi nagusiak S.A. 41 urteko lapurtarrari 2007an Senperen gertatu zen bortxaketarengatik. Auziak iraun zuen hiru egunetan akusatuak bere errugabetasuna erakusten saiatu zen erranez biek, ustezko bortxatzaileak eta biktimak, nahi izan zutela harremana izan. Akusatuaren abokatuak afera gerokorik gabe uztea eta S.A. xuritzea galdetu zuen froga guti zelakoan. Biktima ez da gogoratzen xuxen zer gertatu zen 2007an bainan biharamunean kolpaturik, eri eta gauza ainitz eskas zituela ohartu zen. Fiskalak 8 eta 10 urte arteko presondegi zigorra eskatu zuen bainan azkenean epaileek zigorra doi bat arindu dute 6 urtekoa emanez. Akusatuak behin behineko 3 hilabeteko presodengi zigorra egin zuen jadanik 2008an eta orain kartzelarat itzuli behar izan du.