Hiru eskoletako haurrek ongietorria emanen diote Olentzerori

Joana GUERENDIAIN 2012ko abenduaren 12a

Olentzerok ez du hutsik eginen Sarako plazako hitzordura. Artxiboko argazkia

Eguberri bezperako meza 20:30ean eta Eguberri egunekoa 10:30ean

Abenduaren 22an olentzero Sarako plazara jautsiko da eta hiru eskoletako haurrek ongi etorria emanen diote. Usaian bezala, olen­tzero eta haurrak herrian barna ibiliko dira oinez eta gero kantuak eskainiko dizkiote. Hi­tzordua finkatua da arra­tsaldeko 5etan. Tenore huntan ez dakigu oino ea plazan eginen den edo lur berri gelan.  
 
EGUBERRIKO MEZAK
Urtero bezala, egube­rri garaian bi meza emanak izanen dira elizan. Eguberri bezperako meza gaueko 8 etan ospatuko da eta eguberrikoa goizeko 10:30ean.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun