2013ko udal aurrekontua onartu du Zubietako Udalak eta osotara 237.820,32 euroko diru sarrera irteerak izanen ditu.
Krisi egoera kontuan hartuta, joan den urteko zergak eta kontribuzioak mantenduko dira, igoerarik gabe. Inbertsioetan ere ez da espantu handirik izanen, baina maistraren etxea moldatzeko diru-zati bat izanen da. Lehenago alokairuan edukitzen zen etxe hau. Urte pare bat ditu itxirik eta irteera eman nahi zaio, auzolanean moldatuz eta berriz ere alokatzeko moduan jarriz.