Ematen du gero eta herri gehiagok erabakitzen dutela modu honetan egitea su egur lotea atera eta banatzeko lana, eta gurean ere egin da proposamena. Alegia, famili bakoitzak bere gain hartu beharrean lana, enpresa bati ematea egurra atera eta etxe atarira ekartzeko lana. Batzarra deitu zen afera hontaz erabakia hartzeko, eta azaldu ziren ia lagun guziak, bertzeen esku uztearen alde agertu ziren. Hori bai, guttieneko eskaria izatea eskatzen du etorriko den mendi lanetako enpresak.