Gabon aurreko prestakuntzak

Mattin LARRALDE 2012ko abe. 12a, 12:04

Joan den urteko olentzero. Mattin LARRALDE

Abenduan ekintza asko izaten dira. Gabon aurreko prestakuntzak hilaren 8ko opil egunarekin hasten dira, ondoren abenduaren 16an, 11:30ean zuhaitz apaintzea eginen da urtero bezala (bolatxoak, zintak, panpinak eta argiak jarriz). Ondotik, 24an, olentzero herrira etorriko da, urtero bezala goxokiak haurreri ematera eta etxeetara opariak uztera. Berekin he­rrian buelta eman eta etxez etxe haurren argazkiekin egindako egutegia zabalduko dute. Abenduaren 26an kontakontuak izango diraelkarteko goiko gelan. Beste egun batea, hau idazterakoan oraindik zehazteko zegoen ateralditxo bat eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun