Azaroaren 24an ospatu zen Zorroiloak Elkartearen besta.Jendeak gustura pasatu zuen egun horretarako antolatu ziren ekitaldietan. Txetel tiraketan, mutiletan, Joxelu Arozenak irabazi zuen eta bigarren Joxepo Martiarena izan zen. Neskatan, berriz, Pili Goienetxe geratu zen txapeldun eta bigarren Fermina Goienetxe bere ahizpa. Ondoren, bazkaria izan zen eta jendeak kantatuz akautu zuen. Bingo txiki bat ere egin zuten bertan zeudenen artean.