Ortziral honetan, abenduak 14, Eguberrietako kontzertu aparta izanen da 20:30ean elizan, azken urte hauetan ohiko bihurtzen ari diren parte hartzaileekin: Donostiako Udaleko Txistulari Taldea, Jose Ignazio Ansorenak zuzenduta, Erreka Dantza Taldea, Agorreta Musika eskolako ikasle eta irakasleak eta Mendi Abesbatza, Ion Irazokik gidatuta. Mendi Abesbatzak azken urte hauetan antolatzen duen kontzertu honek gero eta jarraitzaile gehiago ditu, gonbidatutako musikarien kalitate nabarmenari eta bertzeen lan onari esker.