Esther Pascal jostunak jasoko du Zilarrezko Titarea Santa Luzia egunean

TTIPI-TTAPA 2012ko abenduaren 12a

Goiz osoan eskulangileak izanen dira elizatarian

Azken urteetan udalaren eta Cedernaren artean be­rreskuratutako ohiturari eutsiz, Santa Luziako feria ospatuko da Donezteben abenduaren 13an. Goizeko 10:00­etatik 14:00etara eskulangileak izanen dira elizatarian eta Meza Nagusian Zilarrezko Titarea emanen zaio Esther Pascal jostunari. 
 
Goizeko eskulangileen erakusketa eta salmenta postuetan Aitziber Erasun (metalak), Santiago Hualde (egurra), Fausti Juanikorena (jantzigintza), Itziar Berazadi (telarrak), Jose Luis Arozena (laxoa), Malu Alvarez (zilarra), Manex Landa (zilarra), Maria Salanueva (xaboiak), Andreu Smith (postalak), Jose Luis Olaizola (egurra), Miguel Urroz (ezpelez egindako sukaldeko tresnak), Eneko Rabina (ogia), Mateo Brianceau (dekorazioa), Carlos Mindegua (gazta), Maria Irureta (kanutilloak), Jon Olaizola (egurra), Bittoriano Arzuaga (artilea) eta Joxepa Loiarte eta Zubietako taldearen taloak izan dira.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun