Eguberriei begira

Maider PETRIRENA 2012ko abenduaren 12a

Abenduaren 21ean Mari Domingi izanen da goizeko 11etan frontoian. Ondoren luntxa eskainiko da. Abenduaren 24an Olentzeroren txanda izanen da. Azken urteetan bezala bi taldetan banatuko dira. 0-8 urtekoak eskolako auzoa eginen dute, beheko eskolatik atsaldeko 4etan ateraz. Haundien taldea berriz, elizataritik aterako da. Bukatutakoan denak frontoian elkartuko dira txokolatea jatera eta olen­tzerori muxuak  ematera. Olentzerorako en­tsaioak abenduaren 14 eta 20an izanen dira jangela berrian, 16:00etan. Errege kabalgata urtarri­laren 5ean eginen da. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun