Abenduaren 21ean Mari Domingi izanen da goizeko 11etan frontoian. Ondoren luntxa eskainiko da. Abenduaren 24an Olentzeroren txanda izanen da. Azken urteetan bezala bi taldetan banatuko dira. 0-8 urtekoak eskolako auzoa eginen dute, beheko eskolatik atsaldeko 4etan ateraz. Haundien taldea berriz, elizataritik aterako da. Bukatutakoan denak frontoian elkartuko dira txokolatea jatera eta olentzerori muxuak ematera. Olentzerorako entsaioak abenduaren 14 eta 20an izanen dira jangela berrian, 16:00etan. Errege kabalgata urtarrilaren 5ean eginen da.