Guraso Elkarteak bilera egin zuen azaroaren 26an. Bilera honetan 3 gaietaz hitz egin zen. Gai zerrendan agertzen ez zen gai bat baina garrantzi haundia zuena, hain zuzen ere, Eskola Kontseilua osatzearena izan da. Orain arte Eskola Kontseiluan, 2 guraso zeuden ordezkari moduan, Mikel Etxalar eta Ines Obregozo, baina aurten klase bat gehiago dagoenez, 3 gurasok egon behar dute. Mikel Etxalarrek akitzen du eta aldaketa tokatzen da. Inork interesarik ez badu berak jarraituko duela aipatu zuen, baina hirugarren pertsona bat beharrezkoa dela. Koro Zelaieta boluntario atera da eta, beraz, eskola kontseiluan 3 guraso ditugu ordezkari, Mikel Etxalar, Ines Obregozo eta Koro Zelaieta.