Bortzirietako Euskara Mankomunitateak helduen euskalduntze-alfabetatzea sustatzeko, ikasleen ahalegina saritzeko eta euren motibazioa indartzeko, Bortzirietako Euskaltegiko ikasleen artean bi sari zozketatu zituen, bata urte osorako matrikula, eta bertzea telefono eramangarria euskara ikasteko kxo! aplikazioarekin. Zozketako sariak azaroaren 27an banatu ziren Bortzirietako Euskara Mankomunitatean, eta honako bi ikasle hauek izan dira sarituak: Daiana Dácosta Sousa, lehenbiziko urratseko ikaslea, eta Joxerra Martin Retegi, autoikaskuntzako eta goi urratseko ikaslea. Zorionak bioi! Argazkian bi saridunak ageri dira erdian, Beñardo Goietxe euskaltegiko irakaslearekin eta Jaime Iturria, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakariarekin.