Malerreka Herrietako Eskolak taldeak murrizketen aurka eta Kalitatezko Hezkuntzaren aldeko kontzentrazioekin jarraitzen du. Abenduaren 11n, astearte goizaldean, Sunbillako eskolaren aitzinean elkartu ziren. Bertan egon ziren eskolako guraso eta bestelako senide batzuk, ikasleak, irakaslegoa eta herriko alkatesa Amets Inda. Aurtengo azken kontzentrazioa izan zen baina urtarriletik aurrera protestekin jarraituko dutela jakinarazi dute.