Abenduaren 1ean egin zen 2012ko azkeneko Malerreka Kantuz Eratsunen

TTIPI TTAPA 2012ko abenduaren 11

Giro ederrean joan zen Malerreka kantuz azken ekimena. Utzitako argazkia

Kantu kalejira egun osoko ospakizuna bihurtu zen

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak antolatuta, abenduaren 1ean Malerreka Kantuz egin zen Eratsunen. Eguraldia lagun, jende andana bildu zen plazan eta handik hasita, herriko txoko guztiak kantuz eta musikaz bete zituzten. Goiz osoan zehar giro paregabea egon zen Eratsungo kaleetan barna. ikusi argazkiak

Hotza egiten bazuen ere Malerrekako jende ugari elkartu zen herria girotzeko asmoz euskal kantuekin. 12etan hasi ziren herrian barna buelta ematen Anjeliko akordeoilariaren laguntzarekin. Buelta eman ondoren Eratsungo udaletxean hamaiketakoa izan zuten, giro ederra sortuz. Baina hemen ez zen bukatu egun horretako pesta, ondoren 50 bat lagun bildu ziren bazkaltzen: babarrun gorriak eta aza, odolkia, gisadua, postrea, kafea eta koparekin jendea kantatzea animatu zen berriro ohitura zaharrak berreskuratu nahian.

Gutxi baziren ere, batzuk afariarekin jarraitu zuten ordu txikiak arte. Malerrekako Euskara Zerbitzuak antolatzen duen ekitaldi honetara jende gehiago animatzea nahi luke, orain arte arrakasta handia izan baitu. Seguru heldu den urtean segida izanen duela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun