Abenduaren 9an, igandean, Doneztebeko taberna batean itxi zuten apustua. Joxe Mari Olasagasti eta bere koadrila batetik, eta Felix Etxeberria eta Ohian Larretxeak osatutako bikotea eta bere koadrila bertzetik. Bazkaloste baten bueltan irten zen apustu proposamena itxi zuten. Donezteben jokatuko da norgehiagoka, martxoaren 24an. Adostutakoaren arabera, alde bakoitzak 3000 euro jokatuko ditu.
Apustua 20 kanaerdikora jokatuko da, enborrak erdibana eramanda. Igeldokoak berak bakarrik eta eskualdekoek binaka ebakiko dituzte enborrak. Etxeberria eta Larretxeak txandaka eginen dute lana, lehenengoak bortz enbor ebakitzen dituenean, besteak txanda hartu eta bertze bortz ebakiko ditu.
Datorren urteari begira, bertze apustu bat ere itxia dago dagoeneko. Irazu eta Zalduak eta Mindegia eta Saralegik ere, datorren urtean indarrak neurtzeko apustua adostuta baitute.