Paxaka txapelketako finalerdiak jokatuko dira abenduaren 15ean Iruritan

TTIPI TTAPA 2012ko abenduaren 10a

Iruritako hiru taldek eta Oizek lortu dute sailkatzea

Joan den asteburuan Paxaka txapelketako ligako azken ihardunaldia jokatu ondoren, asteburu honetan erdifinalak jokatuko dira, beti bezala Iruritako Aranabia pilotalekuan.

Joan den asteburuan Paxaka txapelketako ligako azken ihardunaldia jokatu ondoren, asteburu honetan erdifinalak jokatuko dira, beti bezala Iruritako Aranabia pilotalekuan.

Bosgarren jardunaldian oraindik sailkapenak erabat erabaki gabe zeuden. A multzoan, Irurita Fk azken jardunaldiko eta gibeleratua gelditua zitzaion Arraiozen kontrako partida irabaztea lortu zuen eta honela lortu zuen sailkapen buru izatea: Arraioz-i 8 eta 9 irabazi zion Irurita Fk eta Irurita Bri, 4 eta 9. Honela, Irurita B aitzintzea lortu zuen. Irurita Bkoak bigarrenak izan ziren multzoko sailkapenean, Donezteberi 4-9 irabazi zion Irurita Dk baino puntu bat gehiagorekin. Doneztebe eta Arraiozek itxi dute multzoko sailkapena, bina punturekin.

B multzoan ere estu joan ziren kontuak. Irurita Hk bi partida jokatu behar zituen asteburuan eta bitako bat irabaztea aski zuen sailkapen buru izateko, baina biak galdu egin zituen, bat, partidarik irabazi ez zuen Irurita Aren kontra, 9 eta 7 eta bertzea, sailkapenean aurreahartu zion Oizen kontra, 1 eta 9. Honela, Irurita G izan da sailkapen buru, 8 punturekin eta Oiz bigarren 7 punturekin. Puntu kopuru bera zuen Irurita Hk ere, baina jokuen aldea Malerrekakoen aldekoa zen.

 

Finalerdiak abenduaren 15ean

Erdifinalak horrelaxe gelditu dira:

Abenduak, 15, larunbata: arratsaldeko 5etan: IRURITA G (Xabier Bazterrika-Mitxel Etxenike-Oskar Urrutia); IRURITA B (Egoitz Prim-Igor Urrutia-Joseba Urtasun)

Arratsaldeko 6etan: IRURITA F (Jagoba Ramos-Jexux Etxenike-Iñaki Zabaleta); OIZ (Iker Bereau-Ugutz Zelaieta-Lander Mendiola).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun