Hiri Hondakinen Mankomunitatetako abenduko zozketa egin da

TTIPI TTAPA 2012ko abenduaren 7a

4.106 zenbakiaren jabeak bi lagunendako bazkaria izanen du Legasako Arotxa jatetxean

Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, abenduko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 4.106.

Saria, bi lagunendako bazkari bat izanen da, Legasako Arotxa jatetxean. Aipatu, bertzalde, azaroan ere ez zela zenbaki sariduna agertu. Hilabete hondarrean bukatu zen epea, eta beraz, orain ezin da saria eskatu.

Abenduko zozketaren saridunak hilabete bukaera arteko epea izanen du saria eskuratzeko. Horretarako Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du: 948 635254.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun