Azken aldian hainbertzetan ikusi ditugun guraizeak pankartetan hartuta, murrizketen aurkako kontzentrazioa egin zuten pasa den ortzegunean Urdazubi- Zugarramurdi eta Baztan herrietako eskoletako ikasle eta irakasleek. Abenduaren 13an, ortzeguna, elkartuko dira berriz. Zugarramurdiko plazan arratsaldek 16:45etik aitzinera, eskola publikoaren alde, eta murrizketen aurka kontzentrazioa eginen dute.