'Kalitatezko hezkuntza publikoaren alde: murrizketarik ez' lelopean kontzentrazioa egin dute Iturenen

Ttipi-Ttapa 2012ko abe. 4a, 17:04

Iturengo eskolaren atarian elkartu dira, abenduaren 4an, murrizketa neurrien aurka egiteko.

Eskola atarian elkartu dira eskolako guraso, ikasle, irakasle eta udal ordezkariak

Abenduaren 4an, goizean, Iturengo eskola atarian elkartu dira Gobernuaren murrizketa neurrien aurka egiteko. Eskolako guraso, ikasle eta irakaslegoa, herriko alkatesa eta Zubietako Udaleko ordezkariak bildu dira goizeko 08:50etan, 10 bat minutuz.

Abenduaren 4an, goizeko 8:50ean Iturengo eskola atarian elkartu dira Gobernuaren murrizketa neurrien aurka egiteko. Eskolako guraso, ikasle eta irakaslegoa, Marijose Bereau, herriko alkatesa eta Fermin Etxekolonea Zubietako Udaleko ordezkaria bildu dira hamar bat minutuz, beraien aldarrikapenak egiteko.  Asteartekoa ez da eskola publikoetan, murrizketen aurka egindako lehenengo kontzentrazioa ezta azkena ere, hilaren 11an, datorren asteartean, Sunbillako eskolaren atarian elkartuko dira goizeko 08:50ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun