Beñat Atorrasagasti presoaren aldeko elkartasun kontzertua Kaxernan abenduaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 29a

Lesakarra uztailaren 13an atxilotu zuten Eskozian

Beñat Atorrasagasti lesakarra, Eskozian dago preso uztailaren 13az geroztik. Bere aldeko kontzertuak antolatu dituzte Beñaten lagunek.Gaueko 21:00etatik aitzinera, Estrikalla, Zuloak, Surfin Kaos, eta Rat-Zinger ariko dira taula gainean eta gero Zumitrenko eta OK3Ne Djak. Sarrera: 8 euro.

Beñat Atorrasagasti lesakarra 2012ko uztailaren 13an atxilotu zuten Eskozian. Geroztik preso dago. Beñaten lagunek elkartasun kontzertuak antolatu dituzte Kaxerna gaztetxean. Abenduaren 1ean gaueko 21:00etatik aitzinera, Estrikalla, Zuloak, Surfin Kaos, eta Rat-Zinger ariko dira taula gainean eta gero Zumitrenko eta OK3Ne Djak. Sarrerak 8 euroren truke eskuratu litezke. Afaltzeko bokatak eta salta beroa izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun