Pello Telletxea labaiendarra txapeldunorde San Martinetako V. txapelketan

TTIPI-TTAPA 2012ko azaroaren 29a

aialdian parte hartu zuten kirolariak Ermuako udal ordezkariekin batera. Arantxa ITURRALDE

Etxarri Aranazko Goizeder Beltza izan zuen bikote

Aizkolarien bikotekako San Martinetako V. txapelketa jokatu zen azaroaren 17an Ermuan.
 
Partaideak hauek izan ziren: Pello Telletxea  labaiendarra eta Goizeder Beltza,  Felix Zubizarreta eta Odriozola, eta hirugarren bikotea eta irabazlea Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Zelai.
 
Aizkolariek hiru froga egin zituzten: lehenengoa egur bana kolpeka moztea eta biga­rrena abiadurakoa. Bi froga hauek Pello Te­lletxeak eta Beltzak irabazi zituzten. Hiruga­rren frogan, ordea, (4 oinbiko eta 4 60 ontzako moztea) bikote irabazlea nagusitu zen.
Hodei Ezpeleta 13 urteko mutikoak kanaerdiko enborra moztu zuen.
 
Aizkolariak tartekatuz ere Ostolaza eta Landarbide harrijasotzaileak aritu ziren hainbat harri ezberdin jasoaz. 
 
Erakustaldi polita eskeini zuten kirolari guziek.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun