Pronostikoa bete eta Euskadiko aizkolarien txapel nagusia seigarren aldiz jantzi zuen Floren Nazabalek azaroaren 18an Etxarri-Aranatzen. 39 minutu eta 13 segundo behar izan zituen lanak bukatzeko. Ezustekoa Olasagastik eman zuen, 53 urterekin azpitxapeldun izatea lortu baitzuen (40:47). Azurmendik osatu zuen podiuma (42:10) eta gibeletik sailkatu ziren Atutxa, Otaño eta Otaegi.