Errekurtsorik egon ezean, Xabier Urrutia Bengoetxea arraioztarra izanen da Nafarroako Herri Kirol Federazioko presidentea. Azaroaren 17an egin zen Federazioko burua hautatzeko batzarrea Sunbillan. Bi hautagai izan ziren eta boturako eskubidea zuten 29 batzarkideetatik 15ek Urrutiaren alde egin zuten eta 13k azken hogei urteetan presidente izan den Joxelu Retegi Iturbideren alde. Botu bat zuria izan zen. «Penaz noa, baina aldi berean 20 urtez aritu naiz lanean eta uzteko gogoa ere banuen» adierazi du Retegik prentsan.
PROZESU LUZEA
Irailaren 25ean eman zitzaion hasiera Nafarroako Herri Kirol Federazioaren hauteskunde prozesuari.
Urriaren 20an Batzar Nagusia hautatzeko hauteskundeak ospatu ziren eta azaroaren 17an Federazioko burua hautatzeko batzarrea.