Aitzineko alean aipatu genuen bezala, Zazpiak Bat dantza elkarteak afari batekin ospatuko du bere 40. urteurrena, abenduaren 1ean Lur Berri gelan. Gaualdia larunbat arratseko 8:00etan hasiko da elkarteak eskainitako aperitifa batekin eta ondotik afaria izanen dute: kuia eltzekaria, ahatea onddo eta patatekin, ardi gasna, txokolatezko pastiza, kafe-ttotta eta arnoa. Afarirako txartelak azaroaren 25a baino lehen erosi behar ziren.