Idoki “eguberriko merkatua”

Joana GUERENDIAIN 2012ko azaroaren 29a

Abenduaren 9an, igandearekin, Saran, ekoizleek eta arte artisauek beren eguberriko merkatua eginen dute. Merkatu honetan Idoki produktuak salduak izanen dira, ostatu bat izanen da taloak salduak izanen dira Idoki etxeko ekoizpenekin. Gaztain erreak salduko dira ere. Haurrek pottokaz ibiltzeko aukera izanen dute, ‘Ibantaliko pottokak’ elkarteari esker, bertzalde arratsalde osoan xiba jokoak izanen dira. Euskal kantuak entzuteko aukera emana izanen da ere, Pantxix Bidart eta Marie Hirigoyenekin. Merkatu hori polikiroldegian eginen da goizeko 10:00etatik arratsaldeko 6:00ak arte.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun