‘Gazta zati bat’ filma ikusgai izanen da azaroaren 30ean Lur Berrin

Joana GUERENDIAIN 2012ko azaroaren 29a

Gaueko 8:30ean hasiko da eta sartzea 4 eurotan da

Heldu den azaroaren 30ean, ostiral gauarekin, Jon Maiaren Gazta zati bat filma emana izanen da Lur berri gelan. Hona filmaren nundik norakoa: Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko he­rri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea.

Emanaldia gaueko 8:30ean hasiko da, sar­tzea 4 eurotan da. Filma euskaraz izanen da baina, azpitituluak izanen dira frantsesez. Filmaren ondotik, Angel Oiarbideren mintzaldi bat izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun