202 ikaslek parte hartu dute CRANAren birziklapen tailerretan

TTIPI-TTAPA 2012ko azaroaren 29a

Utzitako argazkia

10 taldetan banatuak aritu dira herriz herri

Urriaren bukaeran Malerrekako eskoletako ikasleek Hondakinen birziklapenean sentsibilizatzearen inguruko tailerrak egin zituzten. Tailer hauek CRANA (Centro de Recursos Ambientales de Nava­rra) eta Malerrekako Mankomunitateak antolatu dituzte. 

Guzira 202 ikasle aritu dira sentsibilizazio tailer hauetan, hamar taldetan banatuak. Zehazki, Donezteben 7 talde egin ziren, 154 ikaslerekin, Iturenen 19 ikasle bildu ziren talde batean, Narbarten 12 eta Legasako taldean, he­rrikoekin batera, Saldias eta Beintza-Labaiengoak bildu ziren. 5 urtetik hasi eta DBHko bigarren mailako ikasleak bitarte aritu dira birziklapenaren inguruko tailer hauetan, bertzeak bertze, zabor pol­tsari buruzko tailerra egiten.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun