Giro ederrean joan ziren Aurtizko San Martin bestak

Arkaitz MINDEGIA 2012ko azaroaren 29a

Gozategi taldearen kontzertua Arkaitz MINDEGIA

Jendetza bildu zen Gozategi taldearen kontzertuan

Giro bikainean joan dira Aurtizko San Martin bestak. Hagitz partehartzaileak eta jende­tsuak izan dira ekitaldi guziak, mus txapelketarekin hasiz eta postre eta tortilla lehiaketarekin  bukatuz. Mus txapelketan 8 bikotek parte hartu zuten eta Julen-Mikel bikoteak irabazi zien finalean Oihana-Bidane ahizpei.

Ortziralean herri bazkariak hartzen du protagonismoa, baina aurretik Olasagastik aizkora apostua irabazi zion Ander Erasun-i. Herri bazkarian 65 lagun bildu ziren eta Egaña eta Lizasoren ber­tsoekin  eta Joxe Angelen musikarekin gozatu zuten. Larunbatean, txistulariek goizeko kalejiraz gain, eguerdian ere bertze bat eskaini zuten egitarauaz kanpo, Garbiñe Leiza txistulariak, Josetxo Lekaroz akordeoilariak eta bertze musikari batzuk. Haur jokuen ondotik baz­karia egin zuten. A­rratsaldean musikak segitu zuen, Mendaur trikitixa eskolak bi orduko emanaldia eskaini bai­tzuen. Gauean, Gozategi talde mitikoak disko berria aurkeztu zuen eta Trikidantz taldea ere aritu zen. Sekulako jendetza bildu zen, giro bero eta polita bizitu zen plazan eta herrian. Azken egunean, meza ondotik Ibin­tzako dan­tzariek saioa eskaini zuten eta arra­tsaldean aizkora erakustaldia izan zen. Postre eta tortilla txapelketan parte har­tze handia izan zen. Tortilla txapelketa Txaro Goizuetak irabazi zuen eta postreena Ana Al­tzurik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun