Opilaren Eguna abenduaren 8an

Mattin LARRALDE 2012ko azaroaren 29a

Herriko Guratso Taldeak Opilaren Eguna egiten du urtero. Aurten abenduaren 8an izanen da eta beti bezala bertan ateratzen den dirua herriko haurrek urtean zehar ekintzak eta ateraldiak egin ahal izateko bideratuko da. 

Haurrekin segituz, urteroko argazkia atera dute, kalendarioa egiteko  eta gero, olentzerorekin etxeetan barna ibiltzen direnean bana­tzeko.

Bertze aldetik, He­rriko Ostatua hasi da igande arratsaldetan 5:00etatik 8:00etara opilak egiten, jendeak nahi badu etxera eraman edo bertan jan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun